Doneztebeko Mendi Abesbatzak bere kontzertua eskainiko du Narbarteko Elizan azaroaren 4an, ortziral arratseko 20:30ean hasita. Kontzertu hau Nafarroako Gobernuak antolaturiko “Abesbatza Kontzertuak Nafarroan” egitarauaren barrenean kokatzen da eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteak gonbidatu du Mendi Abesbatza bertan parte hartzera.
Ohikoa denez, abesbatzak izaera desberdineko hainbat doinu abestuko ditu, batez ere Euskal Herriko folklorean oinarrituz. Bertzeak bertze, Iparragirreren doinuak, Kattalin, Xalbadorren Heriotzean eta Herribehera entzun ahal izanen dira bertan, taldea eta bertako bakarlarien lana uztartuz.
Musikarekin gozatuz tarte goxoa igarotzeko aitzakiarik ez, beraz!