Gastu sozialei eta aurrekontuei buruzko solasaldia eskainiko du Bilduk Narbarten

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 25a

Urriaren 26an, asteazken arratsaldeko 20:00etan hasita

Bildu Nafarroa talde parlamentarioak legegintzaldia hasi denetik “kezka handiz” ikusi du Barcinaren Gobernuan “krisiaren aitzakiarekin gastu sozialetan egin nahi dituen murrizketak”. Bilduren erranetan, “2011ko aurrekontuen zirriborroari lehen begiradan kezka uxatu baino areagotu dela erran dezakegu”.

Bilduren ustez “bertze aurrekontu batzuk egin behar dira, Nafarroako jendartearen beharren araberakoak eta ez kapitalaren nahiei moldatua”. UPN-PSNren gobernuak azken urteotako inbertsio erraldoiak ahaztu eta krisiaren erantzunkizuna jendatearen gainean jarri nahi duela ere aipatu du Bilduk. "Gainera, AHT bezalako proiektuekin jarraitzea proposatzen du, denon onerako diren gastu sozialak murriztuz”.

Bildu Nafarroa talde parlamentarioak gizarte eragileen eta norbanakoen proposamenak eta ideiak jaso nahi ditu, Gobernuaren aurrekontuen aitzinean jendartearen proposamenak kontrajartzeko.

Hau dela eta, urriaren 26an, asteazken arratsaldeko 20:00etan, Narbarteko udaletxean bilkura eginen dute. Bertan Bilduren Bikendi Barea parlamentarioak, bertaratzen den jendearen ekarpenak jasotzeaz gain, Bilduk aurrekontuen inguruan egindako irakurketa azalduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun