Giro ederra Sanagustinetan eta Santa Leokadian

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Utzitako argazkiak

Urtero bezala, Sanagustinak joan eta Santa Leokadia bertan izan dugu eta giro pa­re­gabea izan dugu batean nahiz bestean. Aipatu, zikiro jatea izaten dela partehar­tze­ haundiena duen ekintza eta aurten ere horrela izan dela. 128 lagun elkartu bai­tziren bazkarira eta giro polita izan zen. Bertzalde, igande arratsaldeko aizkora apustuak eta idi probak inguruko jende aunitz bildu zuten. Azkenean garaipena gazteen aldekoa izan zen. Aurtengo bertze berrikuntza suzko zezena izan zen. Larunbat eta igande gauean atera zen eta honek ere ikusmin haundia sortu zuen. Leokadiko bestari buruz, erran, larunbatean eman zitzaiela hasiera bezperari dagokion ohiko afariarekin eta jende aunitz hurbildu zela. Igandean, berriz, meza eta aizkora apustuaren ondotik bazkaria eta musika izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun