Urriaren 1etik 15era izanen da Kontzejurako zerrendak aurkezteko epea

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Maiatzeko hauteskun­deetara ez zen hautagairik aurkeztu

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan ez zen Kontzejurako hautagai­rik aurkeztu eta hori dela eta, biga­rren deialdia egin du Nafa­rroako Gobernuak. Azaroaren 20an izanen dira.

Larunbat honetan, urriak 1, hasita hilaren 15era bitarte hautagaien zerrendak aurkezteko epea zabalduko da. Ea oraingoan anim­a­tzen den jendea.

Legearen arabera, bigarren deialdi horretan ere hautagairik aurkezten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioak kudeaketa-batzorde bat izendatuko du batzarraren bidez gobernatzen diren kon­tzejuetan.

Gogoratu, azken urteetan Kontzejuan egon den lantaldea hauxe izan dela: lehendakaria Aitor Zelaieta da eta bokalak Iban Urri­za, Asier Irisa­rri eta Dabid eta Laura Andresena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun