Asiako liztorrak Oieregin

TTIPI TTAPA 2011ko ira. 28a, 17:00
Utzitako argazkia

Ohikoa bihurtzen ari zaigu Txinatik etorritako liztorrak gure zonaldean ikustea. Iada hamar hilabete pasatu dira lehenbiziko kabia topatu zenetik eta ordutik bertze 60 aurkitu dira. Azkena, Oieregiko Txino parean dagoen etxola batean topatu da. Diotenez, hauetako 30 liztorrek hiru ordu baino guttiago behar dituz­te 30.000 erle hiltzeko. Beraz, ez da harritzekoa erlezainen artean sortu den kezka. Liztor kabi hauek tamaina ttikikoak baldin badira nahikoa da eskopetaz tirokatzea kabia txikitzeko. Baina kabiak tamaina haundikoak badira kabi barruan­ 500 bat liztor daudenez tirokatuz gero, txikitu beharrean hedatu egiten dira. Momentuz, hausnartzen ari dira tamaina haundiko kabiarekin zer egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun