Dagoeneko denbora dexente pasatu da Nitro telebista katea larunbat arratsaldetako pilota partidak ematen hasi zenetik.
Inguruko herrietan Nitroren bidez partidak ikusteko aukera baldin badute ere, Narbarten ikusi gabe jarraitzen dugu eta jendea bertze herri batzuetara mugitu beharrean izaten da pilota saioak ikusi ahal izateko.
Gure herrian pilota maite dugu eta jendeari ikustea gustatzen zaio. Hortaz, arazo hau konpontzea dagokionak beharrezkoa dena egitea nahi genuke. Horrela segituz gero, telebistan autoen lasterketak ikusten hasi beharko dugu.