Beroak ere ez ditu galdu nahi izan aurtengo bestak

Ttipi-Ttapa 2011ko irailaren 1a

Ezkerreko argazkiaa gazteak herrian eskean ibili zirenekoa da. Eskuineko argazkian, berriz, neska-mutikoak ageri dira aulki-dantzan. Utzitako argazkiak

Kuadrila ederra ibili da aurten ere etxez etxe eskean

Aurten ere pasatu dira San Felipeak, bero ederrarekin baina giro ezin hobean. Izan diren ekitaldi guztien artean, aipa­tzekoak dira, herrian eskean ibili diren gazte kua­drila eta ho­rrekin batera, igandeko herri kirolak. Izan ere, egin zuen bero ikaragarriarekin meritu ede­rra izan zuten kirola egitera atera­tzeko. Partxis­ lehiaketa ere kontuan har­tzeko modukoa da, urteak pasatu arren, jendeak gogo haundiarekin hartzen baitu joko hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun