Gaur eginen den zikiro jatearekin akituko dira Legasako bestak

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 29a

Aizkora apustua igande arratsaldean egin zen Legasan.

Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da DJ Joseren eskutik

Ortziral goizean hasi ziren lau egunez luzatu diren Sanagustinak. Eta gaur, astelehena, emanen diote amaiera. Goizean mus txapelketa izanen da, eta eguerdian zikiro jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da DJ Joseren eskutik.

Ortziral goizeko haur jokoekin hasi ziren Legasako San Agustin bestak eta asteburuan hainbat ekitaldi izan dira: pilota partidak, dantzaldiak, otorduak, aizkolariak… Lau eguneko besten ondotik, gaur akituko dituzte bestak Legasan.

09:30ean mus txapelketari emanen zaio hasiera eta 14:00etan zikiro jatea eginen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia eginen da DJ Joseren eskutik. Goizeko ordu ttikietan Gaixoa ni eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun