Bestak ospatuko dituzte Legasan ortziraletik astelehenera

Ttipi-Ttapa 2011ko abuztuaren 26a

Neska-mutikoek ortziralean izanen dituzte jokoak eta tailerrak Legasan eta Agerran larunbat arratsaldean..

Berako Agerra auzoan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte besten harira

Herriko besten lekukoa Legasak eta Berako Agerra auzoak hartuko dute orain. Legasan, ortziral honetatik hasita lau egunez bestak izanen dira. Ortziral ilunabarrean botako da bestei hasiera ofíziala emanen dien txupinazoa, baina aitzinetik, goizez eta arratsaldean haurrendako jokoak eta tailerrak izanen dira plazan, arratsaldean helduendako ere bai.  Agerran, berriz, ortziralean 16 urtez beheitikoen futbito txapelketa eta tortilla lehiaketa jokatuko dira, eta 20:00etan botako da bestei hasiera emanen dien txupinazoa

Herriko besten lekukoa Legasak eta Berako Agerra auzoak hartuko dute orain. Legasan, ortziral honetatik hasita lau egunez bestak izanen dira. Ortziral ilunabarrean botako da bestei hasiera ofíziala emanen dien txupinazoa, baina aitzinetik, goizez eta arratsaldean haurrendako jokoak eta tailerrak izanen dira plazan, arratsaldean helduendako ere bai. Eta Agerran, ortziral ilunabarrean botako den txupinazoaren aitzinetik, 16 urtez beheitikoen futbito txapelketa jokatuko da eta tortilla lehiaketa ere bai.

LEGASAKO SAN AGUSTINAK

Abuztuak 26 ortzirala

10:30ean haurren jokoak herriko plazan. 16:00etan haurrendako eta helduendako tailerrak plazan. 20:00etan suziria  kontzejoan. 21:00etan zopak. 00:00 Dantzaldia GARRAXI taldearekin.

Abuztuak 27 larunbata

07:00etan aurora. Ondotik gosaria. 11:00etan pilota partidak frontoian. 18:00etan Ginkana. Arratsaldez eta gauez dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin. Arratsaldeko musika akitzen denean suzko zezena. 22:00etan Gazte afaria.

Abuztuak 28 igandea

12:00etan meza nagusia. Ondotik luntxa elkartean. 18:00etan aizkolariak. 20:00etan Musika eta suzko zezena. 22:00etan Afari herrikoia plazan. 23:00etan Musika.

Abuztuak 29 astelehena

09:30ean mus txapelketa. 14:00etan Zikiro jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da DJ Joseren eskutik. Goizeko ordu ttikitan Gaixoa ni.

AGERRAKO BESTAK

Abuztuak 26 ortzirala

17:00etan 16 urtez beheitikoen futbito txapelketa eta 19:00etan finala jokatuko da. Ordu berean tortilla txapelketa ere eginen da. 20:00etan txupinazoa botako da eta ondotik, haur eta helduen danborrada. 21:30ean auzoko afaria eginen da.

Abuztuak 27 larunbata

09:30ean 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da. 12:30ean buruhaundi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin kalejira eginen dute. Onotik, frontenis txapelketako finala. Arratsaldean haurrentzako jokoak eta 18:00etan Luis Mari Apeztegia krosa. 20:30ean Gure Txokoako dantzarien saioa eta 12:00etan Jalisko Band taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 28 igandea

12:00etan meza eta ondotik, buruhaundiak eta erraldoiak kalejiran ibiliko dira txistulariekin. Ondotik, zikiro jatea. Arratsaldean Eriz magoaren emanaldia eta txokolatada eta bukatzeko Jalisko Bandekin dantzaldia.


 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun