Hogeita bortz urte pasa dira herriko 26 lagunek auzolanean Kuku elkartea egin zutela. 1986ko abuztuan ateak ireki ziren lehen aldiz. Gutti gora behera abuztu erdialdean izan zen. Esfortzu,ilusio eta gogo aunitzekin eman zitzaion hasiera elkarte berriari.
Gaur egun, ia laukoiztu egin da bazkide kopurua. Eta aurtengo datuen arabera 96 bazkide ditu Kukuk.
Guzti hau ospatzeko asmoz eta 26 ‘gazte’ horiei, bere lana eta herritarrei utzi dioten ondarea eskertzeko asmoz, omenaldi txiki bat eginen zaie abuztuaren 20an. Egitaraua goiz goizetik gosari batekin hasiko da. Ondotik, mus txapelketa eginen da.
Eguerdi aldera, omenaldi txiki bat eginen zaie bazkide sortzaileei eta bazkari goxo bat izanen da ondotik. Arratsean,DJ Iñigo izanen da musika jartzen. Gaueko 22:00etan afaria izanen da eta honekin bukaera emanen zaie mende laurdeneko ospakizun ekitaldiei.