Ekainaren 11n Bertizarana eguna ospatu zen Legasan. Giro ezin hobea izan zen eta eguraldiak ere bildutakoen alde egin zuen. Goizean goiz egin zen gosariarekin eta suziriarekin hasi zen besta eguna. Ondotik BKZ-ren zirkuitua egiteko lagun kuadrilla elkartu zen. Bazkaria 14:30 aldera hasi zen eta ondotik, Manolo Arozena eta Bittor Elizagoienen eskutik bertso saioa izan zen. Gero, Frantzisko akordeoilariak alaitu zuen bazkalondoa. Afaldu ondotik, Trikidantzen eskutik gaupasa izan zen.