Antonio Erregerena da Bertizaranako alkate berria

TTIPI TTAPA 2011ko eka. 23a, 17:44

Elkartaldearen babes osoarekin ekin dio alkatetzari

Ekainaren 11n hartu zuten udaletxeko arduradun be­rriek kargua. Gogoratu, 203 boto edo botoen %58 eskuratuta Bilduk irabazi zituela maiatzaren 22ko hauteskundeak eta ondorioz, alkatetza eta hiru zinegotzi izanen ditu. Bertizaranako Elkartaldeak, berriz, 137 boto eskuratu zituen eta beraz, hiru zinego­tzi. Hauteskunde hauetako parte-hartzea, bertzalde, %72,33koa izan da, duela lau urtekoa baino zertxobait altuagoa –2007an %70,02koa izan zen–. 2003ko datuekin konparatuz ere igo egin da; orduan %60,31koa izan zen.

Kargu hartze ekitaldian, sei zinegotzi egon ziren, batek ezin izan zuen joan eta aho batez erabaki zuten alkate Antonio Erre­gerena izendatzea, eta sei boto lortu zituen.

Zinegotzi lanetan, Bilduko Josune Ibarra, Jose Mª Etxart eta Ain­tzane Martirena ariko dira eta Elkartaldetik Andres Etxenike, Blas Andresena eta Mertxe Iba­rra izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun