Hamargarren Bertizarana Eguna ospatuko da Legasan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Bazkariaren ondotik sokatira eta musika izanen dira protagonistak. Artxiboko irudia

09:00etan botako den suziriarekin hasiko dira ekitaldiak

Ekainaren 11n, larunbata, Bertizarana eguna ospatuko da. Aurten Legasan eginen da. Aipatzekoa da, hamar urte badirela besta hau ospatzen hasi zela, eta ordutik urte bat Legasan eta bertzea narbarten egin da txandaka.

Bailararen eguneko egitaraua hau izanen da:

09:00etan suziria botako da

09:30ean argisoinuak narbarten, Legasan eta Oieregin

10:00etan soka zirkuitoa BKZ-ren eskutik

12:30ean Baztango gaiteroak karrikak alaituko dituzte

14:30ean bazkaria eta ondotik bertsolariak

Bazkalondoan, sokatira saioa eta redigan dantzaldia Frantzisko Santxotenaren eskutik

22:00etan afaria

00:00etan gaupasa Trikidantz taldearekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun