Maiatzaren 25, 26 eta 27an, Aste Kulturala izan zuten Narbarteko eskolan. Horren barne, hilaren 25ean, Izaskun Mujika ipuin kontalaria eskolan egon zen eta, ondotik, Amaia Elizagoien bertsolari gaztearen bisita ere jaso zuten. Galdera guztiak erantzundakoan, bertso politak bota zituen. Biharamunean, Foru Poliziak eraikitako zirkuituan Bide Hezkuntza Jarduerak egin zituzten eta arratsaldean, olerki eta bertso saio eder bat eskaini zieten guraso eta senideei. Azkenik, 27an, Bertizko Parkera joan ziren egunpasa. Bazkari goxoa egin zuten beraiek margotutako manttalekin.