Larunbat honetan, ekainak 11, Bertizarana Eguna ospatuko da. Aurten, Legasan eginen da. Aipatzekoa da, hamar bat urte badirela besta hau ospatzen hasi zela, eta ordutik urte bat Legasan eta bertzea Narbarten egin da, txandaka.
Bailararen eguneko egitaraua hauxe izanen da.
• 09:00etan suziria botako da.
• 09:30ean argisoinuak izanen dira Narbarten, Legasan eta Oieregin.
• 10:00etan soka zirkuitoa izanen da BKZ-ren eskutik. Bailarakoentzat bakarrik izanen da.
• 12:30ean Baztango gaiteroak karrikak alaituko dituzte.
• 14:30ean bazkaria izanen da eta ondotik bertsolariak. • Bazkalondoan, sokatira saioa izanen da.
• Segidan dantzaldia ere izanen da Frantzisko Santxotenaren eskutik.
• 22:00etan afaria eginen da.
• 00:00etan gaupasa izanen da Trikidantz taldearekin.
GARBIKETA
Lerro hauek aprobetxatuz, antolatzaileek gogoratu nahi izan dute, biharamunean, igandea, denen laguntza beharrezkoa izanen dela gauza guztiak bildu eta dena garbitzeko. Horretarako hitzordua 15:00etan egin dute.