Txaruta taldeko Mikel Pernaute pilotari narbartearrak irabazi du Nafarroako lehen mailako buruz buruko paleta goma txapelketa.
Apirilaren 20an Iruñeko Lopez pilotalekuan jokatutako finalean 30-23 irabazi zion Amaya taldeko Jose Mari Erbururi. Lehia ikusgarria eskaini zuten bi pilotariek. Erburu hasi zen dominatzen, baina bere abantaila murriztu zuen Pernautek eta hainbat berdinketa egin zituzten. Pernautek tanto pare bateko abantaila hartuz joan zen eta hortik aitzinera, Txarutako pilotaria gehiago izan zen eta 29-21eraino joan zen markagailuan. Azkenean txapela Narbartera.