Korrika besta giro ederrean

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Korrika Nagusiaren atarian, Korrika besta egin zen apirilaren 2an Bertizarana eta Malerrekan barna. Goizean Bertizko aparkalekutik abiatuta 20 bat lagunek egin zuten Legasarako bidea bizikletarekin. Hemen ha­rrera beroa jaso zuten txi­rrindulariek eta gosari ­­ederra eskaini zieten. Legasatik Donezteberako bidea hartu zuten, eta herrian barna itzulia egin ondotik, Sunbillan akitu zuten ibilbidea. Umeen­tzako jolasak eta ume eta helduentzako txapel jaur­ti­keta egin zuten hemen. Lagun gutti bildu arren,­ egun poli­ta izan zela eta giro ederra izan zutela adierazi dute Malerrekako eta Bertizaranako kideak biltzen dituen Ko­rrika Batzordetik.

Aipatu, Legasa, Do­na­maria, Elgorriaga, Doneztebe eta Iturengo lagunek parte hartu zutela Korrika besta honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun