105.000 m2 lur industrial berria sortu nahi du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko api. 12a, 11:36
Honela geldituko litzateke eremua, Bertizaranako Udal Hirigintza Plana onartzen bada.

Arcelor-Mittal ixtean Legasan 200.000 metro koadro libre geldituko direla oroitarazi dute bizilagunek

ARCELLORREN LURRA

«Oraindik Arcelor­Mitall dagoen lurra multinazional baten lur pribatua da eta ez daki zer eginen duen. Segu­ruenik etorkizunean Gober­nuak eskuratuko du, baina bitartean gure garapena egin nahi dugu»

Andres ETXENIKE

Bertizaranako alkatea

ARCELLORREN LURRA

«Iritzi publikoak ongi dakienez, gezurra da ArcelorMittalek lurrak ez dituenik saldu nahi. Bidasoa Plana gauza­tzen ari da eta ondorioz, lur industrial hori interesatu guzien esku egonen da»

Bizilagun taldea

Udalak 105.000 me­tro koadro lur industriala sortuko du. Andres Etxe­nike alkatearen erra­netan, lur eremu indus­trial­ hori bi proiek­tu priba­tuk hartuko dute eta hirugarren egitasmo bat Udalarena da.

Lehenbiziko proiek­tua lehengo N-121A erre­pide ondoan joanen litza­teke, 35.000 metro koa­dro hartuz, eta aurrez su­kaldatutako plate­rak, saltokia eta gasolindegia eginen lirateke. 40 bat lanpostu sortuko lituzke.

Errepidearen ber­tze aldean egonen litzateke Udalaren egitasmoa, 20.000 metro koa­dro hartuz eta horietatik 6.000, errepidetik hurbilen daudenak, bi nabe jartzeko. Herrigunean dauden tailerrak industrigune horre­tara eramatea da Udala­ren asmoa eta bi proiek­­tuetara sarbidea izateko biribilgunea eginen li­tza­te­ke. Hala, kirol hornidurarako bidera­tua zegoen lur eremua in­­dus­tria­rako birkalifikatu du Udalak Hirigintza Planean.

Apirilaren 1ean akitu zen lehenbiziko proiektu­ horri alegazioak aurkezteko epea eta bizilagun talde batek aitzinetik jakinarazia zuen aurkeztuko zituela. Bizilagu­nen hitzetan, «beti agertu gara birkalifikazio honen kontra, izan ere, 500 metro eskasera baitago Legasako industrial­dea, industriarako okupatzeko 200.000 metro koa­dro lur eremua duena».

Ildo honetan, ingurumenaren defentsan eta Baztan-Bidasoaldean industria eta enplegua bul­tzatzeko, birkalifikazio honen kontrako alegazioak aurkeztu ditu Nafarroako Alderdi Sozialistak ere eta kaltetutako­ bi­zilagunek babesa ematen diote PSNk alegazioetan adierazitakoari.

Bizilagunen arabera, «inoiz ez gara egon eta ez gara egonen lanpostuak sortzen dituzten eta Bertizaranari balioa ematen dioten proiektuen kontra, baina ez promotoreari gogoratzen zaion lekuan, egon behar duten lekuan baizik, hau da, Legasako industrialdean». Alkateak, bere alde­tik, adierazi du «orain­dik lur hori multinazional baten lur pribatua dela eta ez dakiela horrekin zer eginen duen. Seguruenik etorkizunean Nafa­rroako Gobernuak eskuratuko du, baina bien bitartean gure garapena egin nahi dugu».

Bizilagunek gogoan dute, bai alde batera eta bai bertzera ere, hamar me­tro edo guttiagora etxe­­bizitzak daudela eta 2004an eta 2006an aur­kez­tutako aurretik sukaldatutako plateren proiek­tu industrialak bertan behera gelditu zirela.

Herriko Etxeak birkali­fikazio honetarako eta Legasako industrialde handiaren garapena uzteko erabiltzen duen argudioa zera da, ArcelorMittalek behin eta be­rriz ezezkoa eman diola industriarako lu­rren sal­men­tari eta hortaz, indus­trialde berria egitearen beharra. Bertzelakoa dio, ordea, bizilagun taldeak: «iritzi publikoak ongi dakienez, gezurra da ArcelorMittalek lurrak ez dituenik saldu nahi. Gaur egun Bidasoa Plana gauzatzen ari da eta, ondorioz, lur industrial hori in­te­resatu guzien esku ego­nen da». Bailaran Ber­­tizko Natur Parkea dagoela ere nabarmendu dute herritarrek, «Baz­tan-Bidasoaldeko turismoaren motore nagusia, eta proiek­tu honek modu la­rrian kaltetuko du bailararen irudia».

Baina bi egitasmo hauez gain, gaur egungo N-121-A errepide ondoan bertze industrial­de bat eginen li­tzateke. Gasolindegi ondoan hotela, ospakizun handieta­ra­ko jatetxea eta bi nabe hartuko lituzke 50.000 me­tro koa­droko eremuak.

Bertizaranan lurraldea okupatzeko modeloa (EMOT delakoa) onartu berria da eta alkateak dioenez, zerbitzu publikora bideratutako lur eremuak herrigunetik hurbilago kokatuko dira. Apirilean hasierako onespena ematekoa zaio aldaketa hauek agertzen dituen Udal Hirigintza Planari eta alegazio epea zabalduko.

In­dustrigu­ne horietako baten kontra alegazioak aurkeztu ditu bizilagun talde batek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun