Bi hilabeteren ondotik Narbarteko Herriko Ostatuak berriz zabaldu ditu ateak

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 30a, 12:14
Herriko Ostatua irekita pozik daude herritarrak. Utzitako argazkia

Joan den asteburuaz geroztik dago zabalik

Herria pozik dago berriz ere, bizitasun ederra hartu baitu. Bi hilabete itxita egon ondotik, berriz ireki dute Herriko Ostatua. Joan den larunbatean, martxoak 26, zabaldu zituen ateak eta hasiera eman zion zi­klo be­rriari.

 

Hiru eskaintza

Kontzejuak ostatua errentan emateko lehiaketa martxo hasieran egin zuen, eta deial­di ho­rretara hiru eskain­tza aurkeztu ziren. Batekin eta bertzeekin hitz egin ondotik, azkenean, Iruñeko Victoriari eman zaio ostatuaren ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun