Apirilaren 11n, eguerdi aldera Korrika Legasatik pasako da. Eta beti bezala, gazteek kilometroa erosi dute euskararen aldeko lasterketa honetan parte hartzeko. NA-1210 errepideko 23. kilometroa egokitu zaie gazteei eta lerro hauen bidez, herritar guztiei gazteek erosi duten kilometro horretan korrika egiteko gonbidapena luzatu nahi zaie. Beraz, denak gonbituak zaudete Korrikan parte hartzera.
Korrika kulturala
Martxoaren 25ean, eskolako gimnasioan, Euskal Herrian Euskaraz-en dokumentalaren emanaldia izan zen, Izan, egin eta eragin deiturikoa. Ekitaldi hau Malerrekako korrikaren batzordealk antolatu zuen, Korrika Kulturalaren barrenean.