Giro ederrean joan dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Gazteak eta helduak izan ziren inauteriak ospatzen lehenak, eta haurrek Ortzegun Gizen egunean atera zituzten euren mozorroak. Utzitako argazkiak

Eskolan Ortzegun Gizen eguna ospatu dute

Inauteri egunak gogotsu iritsi ziren Legasara. Ortzegun gauean egin zen afariarekin eman zitzaien hasiera bi eguneko besta, algara eta mozorroen joan etorriei.

Ortziralean, egun epela eta eguzkitsua izan genuen etxez-etxe pusken bila joateko. Hauei esker, egun guztiko otorduak egin genituen. Eta arratsean elkartean musikaren alaitasunarekin gaueko ordu txikiak arte hainbat mozorro ikusteko aukera izan genuen.

Hala ere, egun haundia edo koadrilaka mozorrotzeko eguna larunbata izan zen. Euriak ez zuen egun koloretsua zapuztu.

Goiz-goizetik denetik aurki zitekeen kaleetan barrena: raperoak, zirujanoak, kazafantasmak, haurdun zeuden emakume koadrila, sevillanak, piratak…

Bazkari goxoarekin berriz ere indarrak hartu eta DJ-aren emanaldiarekin berandu arte egon ziren mozorroak dantzan.

 

Ortzegun Gizena eskolan

Arratsaldean, eskolako neska-mutikoak beren aita-amekin mozorroturik etorri ziren eskolara, pirataz jan­tzita. Hasierako orduan jolasten aritu ziren. Eta zer sorpresa hartu zuten atean kax-kax entzun eta ireki zutenean. Sorgin bat zen, urru­titik etorritako sorgin zaharra; kaixo eta agur erran­ ondotik, be­rriz ere alde egin zuen. Ondotik, merendu goxo-goxo bat izan zuten eta hagitz gustora pasatu zuten Or­tzegun Gizen eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun