Ostaturik gabe ere, inauteri onak eta partehartzaileak izan dira Narbarten

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 16a, 13:18
Denetariko mozorroak jantzi dituzte aurten ere gazteek. Begiratu, bertzela, argazki honi. Utzitako argazkia

Kazekoren jabeen eta hainbat herritarren borondatea eskertu dute gazteek

Aurten Herriko Ostatua itxita egonik, Kazekoren pabiloira pasatu behar izan dira inauterietako otorduak. Gazteak inauteriak antolatzen ari zirenean, beldur pixka bat bazuten aurtengoak nola aterako ziren ez zekitelakoz. Baina aldaketak aldaketa, giro ederrean ospatu dira; gainera, bertze urteetan ez bezala, herriko jende helduak ere parte hartu du inauterietan.

 

Eskerrak

Lerro hauen bitartez, herriko gazteek eske­rrak eman nahi izan dizkiete bai Kazekoren pabiloiko nagusiei eta bai herriko hainbat andre eta gizoni ere, euren borondate eta laguntzagatik. Izan ere, euren laguntzarik gabe ezinezkoa izanen litzateke, hain giro ederrean joan diren inauteri hauek ospatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun