Aurtengo inauteriak desberdinak izanen dira. Betiko ilusio eta juergarako gogoz iritsi zaizkigu, baina ostatua itxita dagoenez, otorduak lekuz aldatu dira. Herriko gazteek inauterietarako leku baten beharrean zeudela ikusirik, Kazekoren pabiloian pentsatu dute. Hotzik ez izateko berogailu haundiak jarriko dituzte eta egarrindako barra ederra izanen omen da.
Aldizkari hau etxeetara ailegatzen denerako, hasiak izanen dira inauteriak, baina hona egitaraua egunez egun:
MARTXOAK 2, ASTEAZKENA
• Bazkal ondoren, gaztetxoak mozorroturik baserrietara bisita eginen dute.
MARTXOAK 3, Ortzegun Lodi
• Goizean gaztetxoek mozorroturik herriari bira emanen diote.
• Ondotik, herriak ostatu gainean daukan lokalean bazkalduko dute. • Arratsaldean, gustura egoteko jokoak izanen dira.
MARTXOAK 4, ORTZIRALA
• 21:00 aldera, Kazekon, katerin afari goxoa izanen da herri guztiarentzat eta mozorrotuta agertzen bada hobe. Afarirako txartelak Ester janari-dendan eros daitezke.
• Afal ondotik, dantzandia Agerralderekin.
MARTXOAK 5, LARUNBATA
• 10:00 aldera gosaria eginen da Kazekon. Horretarako, Ester janari-dendan izena eman behar da aurretik.
• Segidan, gazteak, mozorroturik, baserriei eta herriko etxeei bisita eginen diete.
• Gauean berriz ere Kazekon afaria izanen da, herriko boluntario batzuek prestatua.