Urtero bezala, eta garaia ailegatzearekin batera, inauteriak ate joka ditugu. Aurtengoan, otsailaren 24an, ortzegun arratsean hasi eta 26an, larunbatarekin akituko dira, nahiz eta igandean ere bilketa eta garbiketa lanak eginen dituzten.
Ortzeguna, otsailak 24
Gauean, Kuku elkartean afaria eginen da.
Ortzirala, otsailak 25
Hurrengo egunean, ortziralean, 09:30ean Kuku elkartean eginen den gosariarekin hasiko dira eguneko ekitaldiak. Ondotik, beheitiko karriketan puska biltzera joanen dira gazteak. Lortzen diren puxkak bazkaria egiteko aprobetxatuko dira. Bazkaria 14:30ean eginen da.
Bazkalondoan, berriz abiatuko dira puxken bila, baina oraingoan goitiko karrika aldera joanen dira. Gauean, lortutako jaki guztiekin afaria eginen da elkartean eta gero, musika izanen da.
Larunbata, otsailak 26
Larunbatarekin, goiz erdian mozorroak herrian barrena ibiliko dira eta gisa honetara, beren orgak eta antzerkiak ikusgai izanen dira. Ondotik, 14:30ak aldera, bazkaria izanen da eta gaueko afaria eta DJarekin bukaera emanen zaie aurtengo inauteriei.
Bertzetik, erran, igandean, hilak 27, bilketa eta garbiketa lanak eginen beharko direla parte hartu duten guztien artean.