Kuku elkartean eginen den afariarekin hasiko dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Mozorroaz gain, umorea da inauterietan ongi pasatzeko behar den osagaietako bat. Artxiboko argazkia

Ortziral goizean beheitiko karriketan ibiliko dira eskean eta arratsaldean goitiko aldean

Urtero bezala, eta garaia ailegatzearekin batera, inauteriak ate joka ditugu. Aurtengoan, otsai­laren 24an hasi eta 26an akituko dira. Hauxe izanen da egunez egun egitaraua:

 

Ortzeguna, otsailak 24

Gauean, Kuku elkartean afaria eginen da.

 

Ortzirala, otsailak 25

Hurrengo egunean, ortziralean, 09:30ean Kuku elkartean eginen den gosariarekin hasiko dira eguneko ekitaldiak. Ondotik, behei­tiko ka­rriketan puska biltzera joanen dira gazteak.

Lortzen diren puxkak bazkaria egiteko aprobetxatuko dira. Bazkaria 14:30ean eginen da. Bazkalondoan, be­rriz abiatuko dira puxken bila, baina orain­goan goi­tiko karrika aldera joanen dira. Gauean, lortutako jaki guztiekin afaria eginen da elkartean eta gero, musika izanen da.

 

Larunbata, otsailak 26

Larunbatarekin, goiz erdian mozorroak he­rrian barrena ibiliko dira eta gisa honetara, beren orgak eta antzerkiak ikusgai izanen dira. Ondotik, 14:30ak aldera, bazkaria izanen da eta gaueko afaria eta DJ-arekin bukaera emanen zaie aurtengo inauteriei.

Bertzetik, erran, igandean, hilak 27, bilketa eta garbiketa lanak eginen beharko direla parte hartu duten guztien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun