Urtatxak

Utzitako argazkiak

Urteberri egunean, hau da, ilbeltzaren 1ean, eta ohitura den bezala, Urtatxak egin ziren Legasan. Garai batean galtzeko arriskuan egon arren, gero eta jende­tsuagoa izaten ari da azken urteotan. Haur asko sortzen ari da eta beraiei esker eta ama-aiten lan eta parte-hartzeari esker, berriro berpizten ari da ekin­tza polit hau. Goizean 11:30ean elkartu ziren haur eta aita-ama koadrilla eta triki­tixa eta pandero soinuen laguntzaz etxez-etxe kantatzen joan ziren: Urte be­rri-­berri/ zer ekarri berri/ uraren gaña/ lehena ta azkena./ Itxeko andria ona / nausia hobia / leihuk eta atik ireki ta / bota urtatx, urtatx limon/ hiruna gaztain ta launa giltxaur. / Urte zar, nik atorra zar / maukarik ez niri axolik ez. / Aingeruak­ gera / zerutik heldu gera / boltsa badugu / dirurik ez dugu / Urtatxak bihar ttugu!.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun