Narbarteko San Andresak abenduaren 4 eta 5ean ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 2a

Larunbatean bazkaria izanen da Narbarteko Herriko Ostatuan. Artxiboko argazkia

Larunbatean aizkora eta motozerra apustua eta herri bazkaria izanen dira

Aurtengoan San Andresak abenduaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko dira Narbarten eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira larunbat eta iganderako.

Abenduaren 4ean, larunbat eguerdiko 12:00etan motozerra eta aizkora apustua jokatuko dira plazan. 14:00etan bazkaria izanen da Herriko Ostatuan eta arratsaldean dantzaldia Santxotenaren eskutik.

Abenduaren 5ean, igande arratsaldeko 16:30ean mus eta partxis txapelketak jokatuko dira Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun