Larunbat honetan, azaroak 27, Kattalin Eguna ospatuko dute Legasan. Erran, berez Kattalin Eguna azaroaren 25ean izaten dela, baina astetartez denez, hurrengo larunbatera pasatzea erabaki da. Normalean eguneko ekitaldi nagusia bazkaria izaten da, 60-70 lagun biltzen dituen otordua, hain zuzen, baina egitarau zabakla prestatu dute egun osorako.
Egitaraua
Goizeko 09:30ean gosaria izanen dute. 10:30ean haurrendako joko klasikoak. 14.00etan bazkaria eta ondotik zozketa eginen da. 17:00etan DJ Joxe Mariren emanaldia. 19:00etan kutxen jokoa helduentzat. 21:00etan afaria. 22:00etatik 00:00etara DJ Joxe Mari.