Egun osoko egitaraua prest larunbateko Kattalin Egunerako

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Bazkaria izaten da Kattalin Eguneko ekitaldirik jendetsuena. Utzitako argazkiak

Goizeko gosariarekin hasiko dira ekitaldiak

Urtero bezala, azaroa iristeak Kattalin bes­ta hurbil dugula erraten digu legasarroi. Eta aurtengoan, larunbat honetan, azaroak 27, ospa­tuko dugu Kattalin Eguna. Erran, berez Ka­ttalin Eguna azaroaren 25ean izaten dela, baina aste tartez denez, hurrengo larunbatera pasatzea erabaki da. Normalean eguneko ekitaldi nagusia bazkaria izaten da, 60-70 lagun biltzen dituen otordua, hain zuzen.

 

Egitaraua

• 09:30ean gosaria.

• 10:30ean haurrendako joko klasikoak.

• 14.00etan bazkaria eta ondotik zozketa.

• 17:00etan DJ Joxe Mari.

• 19:00etan kutxen jokoa helduentzat.

• 21:00etan afaria.

• 22:00etatik 00:00etara DJ Joxe Mari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun