Aizkora eta motozerra apustua jokatuko da Narbarteko San Andresetan

TTIPI TTAPA 2010ko aza. 24a, 12:22
San Andresetako bazkaria Herriko Ostatuan. Utzitako argazkia

Bazkarirako txartelak Esther janari-dendan eta Herriko Ostatuan daude salgai

Aurtengoan San Andresak abenduaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko dira eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira bi egunetan.

 

LARUNBATA, ABENDUAK 4

• 12:00etan: motozerra eta aizkora apustua plazan.

• 14:00etan: bazkaria Herriko Ostatuan.

• Arratsaldean dantzaldia Santxotenaren eskutik.

 

IGANDEA, ABENDUAK 5

• 16:30ean: mus eta partxis txapelketak He­rriko Ostatuan.

Oharra: Bazkariko txartelak erosteko Esther janari-dendan edo Herriko Ostatura jo behar da eta horretarako azken eguna, asteazken hau, azaroak 24, da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun