Urriko hiru asteburutan meza grabatzera etorriko da Euskal Telebista

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Mezetan Legasako eta Doneztebeko abesbatzek kantatuko dute

Euskal Herriko hainbat herritan egiten duena, Legasan eginen du aldi honetan Euskal Telebistak. Legasara etorriko baita urriko hiru asteburutan meza grabatzera. Lehenengo bi asteburutan Legasako abesbatzak kantatuko du eta hirugarrenean, berriz, Doneztebeko Mendi abesbatzaren txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun