Esther Iriartek irabazi du aurten ere Euskadiko Txinga-eramate Txapelketa

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 29a, 17:49
Ezkerretik hasita hirugarrena da Esther Iriarte narbartearra, txapela buruan duena. Koldo Alduntzin

Bigarren sailkatu denak baino bortz plaza gehiago egin ditu

Euskal Herriko emakumezko txingalari onenaren txapela Narbarten da berriz ere. Irailaren 12an jokatu zen hamargarren urtez emakumezkoen Euskadiko Txinga-eramate Txapelketa, Lantzen (Nafa­rroa), eta hirugarren urtez segidan irabazi zuen txapela Esther Iriarte Narbarteko 23 urteko gazteak. Berasategi araba­rra izan zen txapeldunordea bosgarren urtez.

Kirolari bakoitzak 25 kiloko bi txinga erabili zituen eta ahalik eta metro gehien egin behar izan zituzten. Bortz kirolari hauek aritu ziren lehian: Nicola Gulova (Gasteiz, Araba; 20 urte), Ana Mª Berasategi (Ibarguen, Asparrena, Araba; 42 urte), Patricia Anton (Berriozar, Nafa­rroa; 22 urte), Esther Iriar­te (Narbarte; 23 urte) eta Lourdes Angulo (Berriozar, Nafarroa; 35 urte).

Narbartearra arazorik gabe nagusitu zen: 867,80 metro egin zituen (30plaza, 3/4 eta 6m, 80m.), azpitxapeldun gelditu zen Berasategik baino bortz plaza gehia­go.

Lehendabiziko aldiz 2004an aritu zen txapel­keta honetan Iriarte, eta geroztik, hiru txapel jan­tzi ditu segidan. Joan den urtean lortu zuen txapelketako markarik onena, 44 plaza egin bai­tzituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun