Ortzeguna baino lehen jakinarazi beharko da bakoitzaren ur kontsumoa

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Kontzejuko buzoian utzi beharko da irakurketaren orria

UR KONTSUMOA

Ur kontsumoa irakurri gabe gelditu den etxe­koek Kontzejuak banatutako orria bete eta bu­zoian utzi beharko dute.


Egun hauetan, uraren kontagailua irakur­tzera pasatu dira etxeetatik. Baina asko iraku­rri gabe gelditu dira etxeetan inor ez zegoelako. Horregatik, Kon­tzejuak bertze sistema baten bidez bilduko ditu datuak. Kontagailua irakurri ez den etxeetara orri bat bidaliko da bakoi­tzaren ur kon­tsumoa apunta­tzeko eta irailaren 30a baino lehen, bete eta kon­tzejuko buzoian utzi­ beharko du irakurketaren orria. Kasu eman, Kuku elkarteko buzoiarekin ez nahasteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun