Suziria bota zen momentuan zeru grisak eta euri tantak izan arren, bertzelako norabidea hartu zuten bestak hurrengo egunetan. Giro ederra eta aproposak lagundu zuen bestetako lau egunetan. Azpimarratu aurten lehen aldiz egin den hegaztien erakustaldiak jende dezente bildu zuela. Gastronomia lehiaketak ere jende ugari erakarri zuen. Eta aizkora apustua ere ez zen atzean gelditu.
Bestalde, polita eta berezia izan zen igande gauean plazan egin zen afaria. Lurrean egurrakin sua piztu eta kerrenaren laguntzaz, xingarra, txistorra eta xolomoa afaldu zuten legasarrek eta bai bertan zeuden kanpotarrek ere. Askorentzat zerbait berria zen, ez baitzuten inoiz ikusia ezta erabilia ere kerrena bat.
Hala ere, urtero bezala, arrakasta gehien izan zuen ekitaldia zikiro jatea izan zen. 140 pertsona inguru bildu zen bazkarira eta Arkaitz eta Miriamek alaitu zuten bazkalondoa kantu zaharrekin. Ondotik DJ-a izan zen eta horrela eman zitzaien besteei amaiera.