Leokadiko bestak ospatuko dira Legasan larunbat eta igande honetan

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 2a

Legasako Santa Leokadia ermita barrukaldetik.

Ohi bezala, larunbatean zopak eta igandean, meza, bazkaria eta musika izanen dira

San Agustin bestei lekukoa hartuz, gainean den asteburu honetan, ohiturari segituz, Leokadiko Eguna ospatuko da Legasan. Hasteko, larunbatean, irailak 4, 21:00etan zopak emanen dira. Eta biharamunean, irailak 5, Meza Nagusiaren ondotik bazkaria izanen da. Arratsaldean, berriz, DJ Txemaren doinuekin alaituko dira bazterrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun