Narbarteko Kontzejuko zinegotzi batek hedabideetara igorritako prentsa-ohar baten bitartez jakinarazten da gaur ortzirala, abuztuak 20, 11:30ean, eta bihar larunbata, abuztuak 21, 12:30ean, elgarretaratzeak deituak direla Narbarteko Plazan. Oharrean adierazten denez, "azken bolada honetan, hainbat herritarrek heriotz mehatxuak hartu dituzte familia baten aldetik eta, horrek, herritarren arteko elkarbizitza kaltetu" egin duela. Gauzak horrela, "derrigorrezkoa" ikusi dute "Herriko Plazan bizilagunak elkartu eta egoera salatu egin behar izatea".