Bertizarana Eguna ospatu zen ekainaren 5ean. Egunez, krosa, dantzak eta hainbat ekintza izan ziren. Eta horrekin batera, giro paregabea eta bero haundia ere bai. Baina gauean, euria leher hasi zuen eta argia ere joan zen. Hortaz, Trikidantzen emanaldia bertan behera gelditu zen. Hala ere, bestak ordu ttikiak arte iraun zuen.