Inguruko herrietan ez ezik, Narbarten ere apustua egin da berriki. Maiatzaren 30ean bi gaztek egin zuten: Basiliok eta Rikardok. Aizkolegira igotzea zuten helburu bi gazteek, eta baldintza nagusia Rikardo Basilio baino hamar minutu lehenago ateratzea zen eta oinez soilik egiten ahal zutela proba hau.
Ikusmin haundia sortu zuen apustu honek eta azkenean, Rikardo atera zen garaile, bortz minutuko aldea aterata. Helmugan, lagun eta ezagun asko izan ziren eta bazkari goxo batekin ospatu zuten eguna.