Bertizaranako gazteek antolatuta, Bertizarana Eguna eginen da ekainaren 5ean, larunbatarekin. Urteak dira hiru herriak –Narbarte, Legasa eta Oieregi– elkartu eta bailara bezala bizirik daudela adierazteko beste hau antolatzen hasi zirela, eta aurtengoa ere helburu berarekin prestatu dute.
Egitaraua
09:00etan, suziriak eta gosaria.
09:30ean, dianak herri guztietan.
10:00etan, soka zirkuitua, BKZren eskutik.
11:00etan, III. herri krosa eginen da, 7 kilometro terdiko ibilbidearekin. Izena egun berean eman beharko da, bortz euro ordainduta.
Helmugaratzen den lehenbizikoak trofeoa eta bildots erdia jasoko ditu; bigarrenak trofeoa eta bi txuleta eta hirugarrenak trofeoa eta ardoa. Horrez gain, Bertizaranako lehenbizikoarentzat txapela eta ardoa izanen dira.
12:30ean, Baztango gaiteroak: gaita dantza, fandangoa...
14:30ean, bazkaria.
Bazkal ondotik, bertso saioa izanen da Jon Elizetxe eta Julen Zelaietarekin.
Ondotik, dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
18:00etan, sokatira.
21:00etan, dantza saioa: dantza jauziak, muxikoak eta dantza herrikoiak guztientzat txistu soinuekin.
22:00etan, afari mokadutxoa plazan.
Ondotik, gaupasa, TRIKIDANTZ taldearen eskutik.