Bertizaranako krosa ekainaren 5ean eginen da Narbarten

TTIPI TTAPA 2010eko maiatzaren 25a

7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek

Bertizarana Egunaren barne, herri krosa eginen da ekainaren 5ean, Narbarten. Aurtengoa hirugarren edizioa izanen da eta 11:00etan abiatuta, lasterkariek 7,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.


izen-ematea
Izena emateko egun berean egin beharko da, bortz euro ordainduta.

Sariak
Helmugaratzen den lehenbizikoak trofeoa eta bildots erdia jasoko ditu; bigarrenak trofeoa eta bi txuleta eta hirugarrenak trofeoa eta ardoa. Horrez gain, Bertizaranako lehenbizikoarentzat txapela eta ardoa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun