Bertizarana Eguna ekainaren 5ean eginen da Narbarten

TTIPI TTAPA 2010ko mai. 25a, 15:51
Goiko argazkian, dantzariak erraldoiekin eta behekoan, neska kuadrilla Kinkillo ostatuan, aski umore onean. Joan den urteko Bertizarana Egunekoak dira. Utzitako argazkiak

Gauean dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin

Bertizaranako gazteek antolatuta, Bertizarana Eguna eginen da ekainaren 5ean, larunbatarekin. Urteak dira hiru herriak –Narbarte, Legasa eta Oieregi– elkartu eta bailara bezala bizirik daudela adierazteko beste hau antolatzen hasi zirela, eta aurtengoa ere helburu berarekin prestatu dute.

Egitaraua
• 09:00etan, suziriak eta gosaria.
• 09:30ean,  dianak herri guztietan.
• 10:00etan, soka zirkuitua, BKZren eskutik. Honetan parte hartzeko, aste bat lehenago apuntatu behar  da. Legasan apuntatzeko orria elkartean dago eta Narbarten dendan.
• 11:00etan, krosa.
• 12:30ean, Baztango gaiteroak: gaita dantza, fandangoa...
• 14:30ean, bazkaria.
•  Bazkal ondotik, bertso saioa Jon Elizetxe eta Julen Zelaietarekin.
• Ondotik, dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
• 18:00etan, sokatira.
• 21:00etan, dantza saioa: dantza jauziak, muxikoak eta dantza herrikoiak guztientzat txistu soinuekin.
• 22:00etan, afari mokadutxoa plazan.
• Ondotik, gaupasa, TRIKIDANTZ taldearen eskutik.
 
Bazkarirako txartelak
Legasan bazkarira apuntatzeko epea maiatzaren 25ean, asteartea, akitzekoa zen eta horretarako Egoitz Hernandorena edo Jose Jabier Indabereri 25 euro ordaindu behar zitzaizkien. Narbarten, ordea, Herriko Ostatuan edo dendan apuntatu behar zen.

OHARRA
BKZren soka zirkuituan parte hartzeko astebete lehenagotik apuntatu behar da: Legasan elkartean dagoen orrian, eta Narbarten dendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun