Aterpea eginen da apezaren etxea izan denean

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 29a

Apezaren etxea aterpea izanen da etorkizunean. Utzitako argazkiak

Lo egiteko tokia, ostatua eta jatetxea izanen ditu

Asko pentsatu, buelta asko eman eta gero, bilera askoren ondorioz, eta jendearen iritzia kontuan hartuz, honetarako bilera irekia egin zen otsailaren 6an, eta azkenean, Kontzejuak apezaren etxean aterpe bat egitea erabaki du. 48 plaza izanen ditu eta ostatu eta jatetxe zerbitzua ere eskainiko lituzke.

Obrak hasiak
Etxearen moldaketak martxoan hasi ziren eta obrak sortuko dituen gastuei aurre egiteko dirua behar denez, Kontzejuak proiektu hau Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki egitasmoan sartu du. Proiektuaren zenbakia 20.602 da.
Proiektuari botoa emateko aukera abenduaren 31 arte izanen da eta Nafarroako Kutxan kontu zenbakia dutenei honen alde egiteko eskatu zaie herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun