Adinekoentzako bainuetxe programan izena emateko epea zabalik

ttipi-ttapa 2010ko mar. 16a, 11:33

Nafarroako Gobernuak erretiratu eta pen­tsiodunentzako antolatzen duen bainue­txe programan izena emateko epea zabalik dago. Maiatzetik abendura iraunen du programa honek eta sei eta hamabi eguneko egonaldiak egiteko aukera izanen da Elgo­rriaga eta Fiteroko bainuetxeetan –azken honetan sei eguneko egonaldiak bakarrik–. 411,76 euro balio du egonaldi luzeak, eta 205,88 euro laburrak. Dena den, urtean 7.697,20 euro kobra­tzen dute­nen­­tzat prezio bereziak izanen dira, kasu hauetarako aurreikusitako kopurua gainditu artean. Eskaerak, bertzeak ber­tze, osasun zentroetan eta gizarte zerbi­tzue­tan aurkez daitezke apirilaren 6ra arte. Informazio gehiago: 902 165170 eta www.navarra.es-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun