Haur, gazte zein helduek gozatu dute inauterietan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

Hotzak eta elurrak ez du inauterietako giroa zapuztu. TTIPI TTAPA

Gazte eta haur talde haundiak ibili dira etxez etxe eskean

Inauterietako ospakizunei hasiera ematen lehenbizikoak neska-mutiko gaztetxoak izan ziren. Elurrak eta ho­tzak ez zituen beldurtu, eta otsailaren 11n, Ortzegun Gizen egunean, eskean ibili ziren herrian barna, euren mozorroak jantzita.
Asteburuan gazteen txanda izan zen. Otordu ederrez goza­tzeko eta etxez etxe eskean ibiltzeko aukera izan zuten, elurra eta giro hotza goxatuz. Aurten ere gazte kua­drilla ederra elkartu zen eta giro ederrean ibili ziren. Inauteriei bukaera emateko, igandean, bazkari, afari eta mus-txapelketa egin ziren Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun