Argazki zaharren erakusketa eginen da aste hondar honetan eskolako gimnasioan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

Ez da oraingo argazkia ez horixe, 56 urte inguru baditu. 1954 aldera, Teresa Erasorekin ageri dira eskolako haurrak. TTIPI TTAPA

15:30etik 18:30era egonen da zabalik

Larunbat eta igande honetan, martxoak 6 eta 7, argazki zaha­rren erakusketa eginen da eskolako gimnasioan. Urtarriletik orain arte egin den bilketarekin osatu da eta antolatzaileek he­rritarren parte-har­tzea eta eskuzabaltasuna eskertu nahi dute lerro hauen bidez. Ehundik goiti argazki bildu baitira.
Bai larunbatean eta bai igandean ere, ordutegia bera izanen da: 15:30etik 18:30era.
Antolatzaileek argazkiak ikusteko gonbidapena luzatu diete bai herritarrei eta bai kanpotar guztiei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun