Urtero bezala, eta ohiturak mantenduz, aurtengo inauteri garaia iritsi da Legasara.
Nahiz eta otsailaren 17a Hausterre Eguna izan, eta eskolako haurrek Ortzegun Gizena otsailaren 11n ospatu, Legasan otsailaren 19an eta 20an izanen dira inauteriak.
Ortzirala, 19
Goizean, beheitiko karrikan puskak bilduko dira. Ondotik bazkaria eginen da Kuku elkartean. Arratsaldean, berriz ere, puskak biltzeari ekinen zaio, baina aldi honetan, goitiko karrikan. Biltzen diren puskekin afaria eginen da berriz ere Kukun eta gero besta elkartean bertan.
Larunbata, 20
12:00etan mozorroen desfilea eginen da herrian barna. Horretarako denak Kuku elkartetik aterako dira. 14:00etan bazkaria izanen da frontoian.
Ondotik, DJ Txema-ren eskutik musika izanen da.
Hurrengo egunean, igandearekin, 16:00etan elkartu eta gazteen artean, frontoiko gauzak bilduko dira.