Ortziral goizeko puska biltzearekin hasiko dira inauteriak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 17a

Larunbateko mozorro desfilean gisa guztietako mozorroak ikusi dira azken urteotako inauterietan, eta aurten ere hala izatea espero da. TTIPI TTAPA

Larunbat eguerdian mozorro desfilea izanen da eta ondotik bazkaria Kuku elkartean

Urtero bezala, eta ohiturak mantenduz, aurtengo inauteri garaia iri­tsi zaigu. Batzuetan lehenago eta bertzeetan beranduago, baina herri guztietan besta berexi hau ospatzeko aukera izaten dugu.
Nahiz eta otsailaren 17a Hausterre Eguna izan, eta eskolako hau­rrek Ortzegun Gizena otsailaren 11n ospatu, Legasan otsailaren 19an eta 20an izanen dira inauteriak.

Ortzirala, 19
Goizean, beheitiko karrikan puskak bilduko dira. Ondotik bazkaria eginen da Kuku elkartean. Arratsaldean, berriz ere, puskak bil­tzeari ekinen zaio, baina aldi honetan, goitiko karrikan. Biltzen diren puskekin afaria eginen da berriz ere Kukun eta gero besta elkartean bertan.

Larunbata, 20
12:00etan mozorroen desfilea eginen da he­rrian barna. Horretarako denak Kuku elkartetik aterako dira. 14:00etan bazkaria izanen da frontoian.
Ondotik, DJ Txema-ren eskutik musika izanen da.
Hurrengo egunean, igandearekin, 16:00etan elkartu eta gazteen artean, frontoiko gauzak bilduko dira.

Otorduetan izen-ematea
Ortziraleko afarira joan nahi duenak Kukun aurkituko du zerrenda; eta joan nahi duenak bortz euro ordaindu beharko ditu.
Larunbateko bazkarira apuntatzeko epea, berriz, otsailaren 14an akitzekoa zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun