Otsailaren 12an, ortziralarekin, hasiko dira Narbarteko inauteriak, Herriko Ostatuan eginen den afariarekin.
Hurrengo egunean, larunbata, gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, gazteak etxez etxe eskean ibiliko dira. 21:00etan afaria izanen da ostatuan.
Igandean, hilak 14, 14:00etan bazkaria eginen da eta segidan, mus txapelketa jokatuko da. Inauteriei behar bezalako akabera emateko, afaria eginen da.
Gaztetxoak lehenagotik
Eskolako haurrek lehenagotik ospatuko dituzte inauteriak, Ortzegun Gizen egunean, otsailaren 11n. Goizean etxez-etxe ibili dira eta ondotik, bazkaria izanen dute. Arratsaldean, berriz, plazan jokoak eginen dituzte.