Gutti gelditzen da inauteriei hasiera emateko, aste bat bertzerik ez. Otsailaren 12an, ortziralarekin, Herriko Ostatuan eginen den afariarekin hasiko baitira.
Hurrengo egunean, larunbata, gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, gazteak etxez- etxe eskean ibiliko dira. 21:00etan afaria izanen da ostatuan.
Igandean, hilak 14, 14:00etan bazkaria eginen da eta segidan, mus txapelketa jokatuko da. Inauteriei behar bezalako akabera emateko, afaria eginen da.
izen-ematea
Otorduetan izena emateko azken eguna igande hau, otsailak 7, izanen da.
Gaztetxoak lehenagotik
Eskolako haurrek lehenagotik ospatuko dituzte inauteriak, Ortzegun Gizen egunean, otsailaren 11n. Goizean etxez-etxe ibiliko dira eta ondotik, bazkaria izanen dute. Arratsaldean, berriz, plazan jokoak eginen dituzte.