Otsailaren 6an, larunbatarekin, 16:00etan, eskolako gimnasioan Kontzejuko bilera irekia eginen da, Kontzejuak berriki erosi duen apezaren etxeari buruz solasteko. Bilera informatiboa izanen da eta herritarrei azalduko zaie, zer egin nahi den, dauden epeak, dirulaguntzak…. Lerro hauen bidez, Kontzejuak herritarrei bilerara joateko eta parte hartzeko deia egin nahi izan die, hartara ikuspuntu desberdinak jaso eta baloratzeko.